Angel Erro.
JIRA

Gerraren erruduna

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Bolo-bolo ibili da Bulego Obalaren behialako ugazabak izaniko lapsus linguae auto-akusatzailea (guztiak bezala berez), bere buruari deitu baitio Irak justifikaziorik gabe eta modu basatian inbaditzea erabaki zuen gizona. Iraken lekuan berak Ukraina esan nahi zuen eta hala zuzendu du bere burua, hor bildutakoen irri algara zinikoen artean, bere adin handiari egotziz hanka-sartzea. Defentsak jaisteko eta gezurraren maskara eranzteko joera dute adinekoek. Agian Historiari edo Jainkoari kontuak emateko ordua gerturatzen ere sentitzen hasiko zen.

Pasadizo esanguratsu honek beste bideo bat digeritu gabe harrapatu nau. Bertan Jose Antonio Zorrilla bilbotar eta enbaxadore ohiak Giza Eskubideei buruzko jardunaldi batzuetako itxiera hitzaldian, Ukrainako gerraren motibazioez mintzo, publikoari azaltzen dio berez lezio zaharra dena, zegoen tokirako ez egokiegia akaso: nazioarteko erlazioetan etikak ez duela tokirik, jende xeheak unean uneko gaizto bat behar duen arren, harengan bere juzku morala isuri eta lasai gelditu ahal izateko. Bush juniorrek Putin kalifikatzeko erabilitako definizioa berdin erabil dezake bere buruarentzako. Aldea da horrekin zinismoz irri ala xalokeriaz espantu egiten dugun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.