Angel Erro.
JIRA

Publikoaren alde

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
EAEko hezkuntza ituna EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Podemos-Ahal Duguk hitzartu eta babestu dute. Parlamentuko arkuaren %90ak. Horrek ez du saihesten Ikoitz Arrese parlamentariak akordioa desestabilizatu nahi duten sektore politiko eta mediatikoak daudela salatzea. Hitzarmenak EAEko gizartearen gehiengoaren borondatea biltzen duela sinetsita dagoenari nekez entzunen zitzaizkion horrelako adierazpen ia konspiranoikoak. Beharbada kritikarekin kritiko agertzen direnek kalkulatuko zuten eskola publikoaren alde (gehiago egin beharko zutelakoan) daudenak nekez izan daitezkeela euskal gizartearen osterantzeko %10a eta nekez ordezka dezaketela akordioaren kanpo gelditu direnek.

Agian azaldu beharko ligukete, zerbitzu publikoen aldeko borroka fronte askotakoan, zergatik hezkuntzak izan behar duen salbuespen. Niri bururatzen zait arrazoi bat edo beste, baina halakorik ez dut entzuten baliatzen diren argudioen artean.

Osasun publikoaren alde bazaude, esaterako, osasun aseguru pribatuei soka emanen zenieke (gaixoak denon diruaz deribatuta, zeina kontzertazioen baliokidea izan baitaiteke) dena delako asurantza mediku pribatuan euskarazko arreta osoa eskaintzen dizutelako, zerbitzu hura sare publikoan bermatzeko lehiatu beharrean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.