Angel Erro.
JIRA

Itxarote zerrendak

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ikaragarria da lehen kontsulta medikoa izateko itxarote zerrenda hilabete bakar batean zenbat igo den. Nafarroan 5.000 pertsona gehiago daude espezialistak noiz ikusiko dituen zain. Milioi erdiko komunitate batean 5.000 lagun asko dira, %1. Bestela esan, ehun nafarretik bati afektatzen dio. Proportzioa handiagoa da, noski, itxarote zerrendan dauden guztiak aintzat hartuta. 61.000 lagun dira. Hirurogeita bat mila hats bahitu. Ehunekoetara itzuliz, hamar nafarretik bat gutxi gorabehera dago itxarote zerrenda batean. Eta itxura osoa du goraka joanen dela.

Hori da txarrena, beste itxarote zerrenda horretan ere etsitu garela, gauzak hobera joan daitezkeelako itxaropen zerrendan. Ikusi dugu beste tokietan ere zerbitzu publikoek nola jo duten okerrera. Horren atzean utzikeria gabe, negozio plan zehatz bat dagoela ere susmatu dugu. Eta horrelakoak ez bakarrik kanpoan, ongi hurbilean ere gertatzen direla egiaztatu. Deus itxaroten dutenen zerrenda ere hazi da. Zoritxarrez. Horri aurka eginen diotenenak beharko zuelako egin gora.

Arrebak Osasunbidearen hitzordu zerbitzu telefonikoan lan egin zuen tarte batez. Negarrez eta amorruz itzultzen zen etxera, jendearen negarra eta amorrua irenstearen irensteaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.