Angel Erro.
JIRA

Zapia

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Iranen hijaba behar bezala (sic) ez eramateagatik lehenik atxilotu, komisarian jipoika lezionatueta azkenik hil den Mahsa Aminiren kasua zerbait pizten ari da Irango emakumeen artean. Sare sozialetan behintzat protestak ikusten dira, beloa kentzen eta ilea mozten duten emakumeak ageri dira. Heriotza bidegabeko batek bidegabekeria baten amaiera hurbil dezakeela aringarri txikia da, baina bada aringarri. Beti pentsatu izan dut ez garela gu hijabaren erabilera arautu behar dugunak. Modu askotara uler daiteke aurreko esaldiaren gu.

Ezkerreko jendeari aurpegiratu izan zaigu gutxiengoen tradizioekin laxoegiak garela, tradizio horiek ekar ditzaketen zapalkuntzei ez ikusia eginez. Berez, eztabaida zaila da, minoria horien kontrakoek hartuko lituzketen neurrietara hurbiltzeak (zapia debekatzeak, kasu) nekez eraman gaitzake toki onera, intolerantzia berdinera (edo oso antzeko egoera batera) bideratuko gintuen.

Esan bezala, ez da kontu erraza. Egunotan Iranen gertatzen ari diren emakumeen protestek bidea erakutsi ahal digute. Iraultzahori haiengandik sortu behar da, ez aitakiro gugandik. Erantzun honek ez du guztia argitzen, ez errazten. Behatzaileen jarrera pasiboa hartzeak bidegabekeria batzuk ere badakartza-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.