Angel Erro.
JIRA

Esklabo/Biktima

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Iragaitzaz entzun dut, ondoan pasatzean, langile itxurako gizon batek langile itxurako beste bati esandakoa: «Hemen legeak langilea babesten du; norbaiti kontratu bat egiten badiozu, langilearen esklabo bihurtzen zara». Atzera begiratu dut, eta bai, langile itxura dute, pinturaz zikindutako prakak eta kamiseta zuriak. Argibidea jasotzen ari zenak, gainera, hegoamerikar etorkina izateko itxura duela gehitzen dut. Baina nire aurreiritziak izan daitezke. Autonomoak izan litezke, horrela ondorioztatu dut, hizketan ari dena behintzat bai. Bere kasako langile apalenek, are inor bere menean ez dutenek ere, beren buruak enpresaritzat hartzeko duten joera gero eta zabalduagoa aintzat hartuta. Halere, mingarria da (askotan entzuten dugun arren) lan harremanaren alde ahulena botere posizioan nola kokatu duen ikustea.

Antzeko jokaldi dialektikoa ikusi dut orain gutxi zabaldu den salaketa bideo batean, Irango teokrazian kalean zapia gaizki eramateagatik emakumeei agiraka egiten dieten gizonak erakusten duen bideo batean. Haietako asko erlijiosoak dira. Batek emakumeari esaten dio bere eskubidea urratzen ari dela. «Zer eskubide?» galdetzen dio hark bere ustezko biktimari. Menpekoa menpe mantentzekoa, pentsatu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.