Angel Erro.
JIRA

Musukorik ez

2023ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Egun pozgarria da Hegoaldean bizi garenontzat, egun pozgarria denez zerbaitek derrigorrezko izateari uzten dion guztietan. Arazoa da zenbaitetan jendeak nahasten dituela derrigorrezkoa ez dena eta debekatutakoa. Agian horregatik batzuek nahi dituzte gutxiengoen eskubideak debekatu, ustez eta gehiengoarentzat nahitaezkoak izatera pasatuko direla bestela; Carlos Perez Nievasek, kasurako, Mañerukoaz esan du eremu mistoaren hedapenak nafar gehienen eskubideak murrizten dituela.

Musika areto batean egon naiz. Eta ohikoa den bezala bazegoen eztul egiten zuenik. Musika klasikoko kontzertua zen (kontzertu pop edo rock bat balitz, ohikoa atzeraezinezko solasaldi ozenak lirateke). Eztul lehorrak izaten dira, disimuluz eginak, batzuk nerbiosoak. Ez zen halakoa niregandik hiru eserlekuetara zegoen andrearen kasua: eztul, doministiku eta arnasa labur txistukaria. Ondokoen deserosotasuna agerikoa zen. Egon zen poltsan musukoa bilatu eta nabarmenki paratu zuena ere. Zorionez ez zion inork kargu hartu. Bazuen aretoan maskararik gabe egoteko eskubidea. Babes dezatela besteek beren burua, izua dutenek.

Eztul, doministiku eta arnasa labur txistukaria daukanak izua agian bere izuari ez ikusia eginez du, hain zuzen, erakusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.