Albistea entzun

JIRA

Adimendun beldurra

Angel Erro -

2023ko martxoak 8

Adimen artifizialeko azken erakuskarien berri jakiten denean jendeak beldur hitza aipatu ohi du. Beldurra noraino iristen ari diren eta beldurra, bide beretik jarraituz gero, noraino iritsi ahal diren. Giza indarra ordezkatua izan den modu berean giza burmuina ere ordezkatua izan daitekeen beldurra, laztura, izua edo laborria.

Aurrekoan adimen artifizialeko solasketa aplikazio horietako batek ekoiztu testu sorta bat ikusi eta ni ere beldur hitzarekin lot daitekeen sentsazio batek harrapatu ninduen. Ez naiz batere originala. Makinaren erantzun lokabeek eta tarteka barregarriek arindu ez duten beldur bat zen. Kontrara, izan ere. Argi eta garbi, tontoaren plantak egiten ari den norbait —azkarra, noski— izateko errezeloa hartu niolako. Eta zergatik nahi edo beharko luke norbait azkarrak tontoarena egin?

Erantzun posible guztiak asaldagarriak dira. Gu bere jasotzaileen mailara (edo hortik behera) jaitsi nahi du agian, telebistako ekoizle bat balitz bezala, horrek arrakasta handituko diolakoan. Jakin dezake berak sortu testuak ere izanen direla etorkizuneko adimen artifizialen elikagai, halako autofagia espiral batean, eta ezjakintasun osorako bidea, zeina denok berez hartu baitugu, laburtu nahi digu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...