Angel Erro.
JIRA

Agiririk gabe

2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Zuk zer nahiago zenuke galdu, diru (eta agiri) zorroa ala sakelako telefonoa? Igande honetan neska gazte bat negar betean ikusi dut sakelakoa galdua zuelakoan. Azkenean tabernako barra gainean utzia zuen (eta inork ez eramana). Ongi ulertu nuen haren ezinegona, malkorik gabe bada ere ni antzeko egoeran egon bainaiz. Joan den astean diru zorroa galdu nuen, eta bertan sartuta nire agiri guztiak ere.

Hasierako nahigabea pasatuta, agiriak berritzeari edo eskatzeari ekin diot. Nire harridurarako, edo ez hainbeste, errazenak banku txartelak dira (bai badaezpada bertan behera uzteko, bai berriak eskuratzeko). Nor naizen oraindik egiaztatu ezin badut ere, nire diruaren jabe izateak baieztatzen du banaizela nor. Gidabaimena berritzeko datarik ez dut eskatu. Nortasun agirirako hitzordua daukat, baina datorren hilabetean. Halere, ez nago guztiz kezkatuta. Oharkabean ikasi dut lehentasunak zein diren. Nireak edo parte nauen gizartearenak. Gure egunerokoak nor baino zenbat du konformatzen.

Lavapiesen geldituko banindute agiri eske, aukera gutxi daude atxilo nazaten. Ez dut horretarako itxura; zorionez, esan beharko nuke. Eta zoritxarrez ez dut Txepe Larak erakutsi duen ausardia ere, bertan poliziari aurre egin dionean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.