Angel Erro.
JIRA

Aurreratzera

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aste hasiera une ona da ezkorra izateko, Osasunaren jarraitzailea zertan izan gabe (ai Iruñeko nire lagun futbolzaleen lantu lirikoak, porrotari buelta eman nahian, are poeta txar bat edo bertsolari bat lotsagorritzeko modukoak). Hutsetik berriro abiatu beharraren sentsazioa, denbora zurea ez delakoa.

Ohartu zarete herri xehearen aurrerapenak betikoen onerako bihurtzen direla goiz ala beranduago (maizenik goiz)? Edonon ikus daiteke. Oinezkoen alde zabaltze lanak egiten dizkiete hirietan espaloiei, eta berehala motorrez eta irristailu elektrikoz beteko dira, berehala udalak emanen die tabernei terrazak jartzeko edo handiagotzeko baimena, ez gutxitan igarobidea lehen zegoen baino estuago utzita.

Adibide jasoagoak ere jar daitezke. Espainiako presidenteak gazteei lehen etxebizitza erosten lagundu nahi omen die, horretarako hipotekaren %20 ordainduko omen die. Zer ekarriko duen iragarri dute, Erresuma Batuan gertatu bezala: prezioak igo eta irabazle bakarrak bankuak.

Txilen ezkerreko presidentea ez zen aukeratu zaharra: Gabriel Boric. Aurreko Konstituzio kontserbatzailea kendu eta Konstituzio berria idazteko hauteskundeetan eskuin-eskuineko kideak aukeratu ditu herriak. Atzerakada bat aurrerapen bakoitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.