Angel Erro.
JIRA

Ulermena

2023ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Notizia berez tristea edo, nondik begiratzen zaion, kezkagarria ikusi dut. Bederatzi urteko ikasle nafarren irakurketa ulermenak behera egin du; bederatzi puntu, hain zuzen. Erlatiboki ez da hainbeste, azken emaitza 524koa baita, hots, ez da (ulermen matematikoak huts egiten ez badit) %2ra ere iristen.Baina alarmak beti dutiradizo handiagoa.

Ondoko lerroetan oraindik oso kezkatuta egon daitekeen irakurlea lasaitzera dator beste datu bat ere. Adituek pandemiaren bitartean gertatu itxialdiari egozten diote jaitsiera. Arazoaren kausa jakitea konponbidearen erdia omen da; beraz, ongi.Ez dago zertan deitoreka hasi, belaunaldi berrien dekadentzia gora eta (batez ere) behera. Non amaituko gara?

Edonola, irakurketa ulermena bide beretik jarraitzera, jaitsi eta jaitsi hasiko balitz, azkenean pandemiako itxialdiaz haragoko jatorria balu, asmatuko genuke nola konpondu, dena den. Irakurketa ulermena, azkenean zer da? Testu hau, edo ondokoa, edo edozein, hartu, irakurri eta ulertzea; horraino badakit. Baina beti kentzen ahal diogu inportantzia ulertzeari. Ulertzea ez da batere sortzailea. Sortzea ere hortxe-hortxe. Aski izanen da irakur ulermen emozionala aipatzen hasi, eta hortik tiraka askotariko ulermenez mintzatu.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.