Aurrekoan Ricky Gervais umoregilearen inguruko txio-hari bat leitu nuen, haren umorearen nondik norakoak laburtzen zituena. Une batean Richard Dawkins-ekin duen hizketaldi baten pasartea azaltzen da. Bertan dio: «Komedian ofentsa gehiena dator jendeak txistearen gaia eta helburua nahastetik. Uste dute gaia lazgarria dela, txantxetan hartu ezin dena». Dawkinsek erne begiratzen dio bideoan. Gervaisek jarraitzen du: «Gai honi buruz ez zenuke txisterik egin behar, diote. Kazetariek inoiz galdetzen didate ea badagoen gairik, zeinaz ezin den txisterik egin. Nik erantzuten diet: bada gairik zeinaz zuk ez zenukeen idatziko?».
Niri bideo horretatik grazia gehien egin didana da Richard Dawkins, bere fundazioaren ekitaldira Gervais gonbidatu duena, munduan den etologo ospetsuenetakoa dela jakitea, gure arteko beste etologo batzuk hasi direnean Jordi Evolek Josu Urrutikoetxeari egin dion elkarrizketa-dokumentala (No me llames Ternera izenburukoa, zeina berez zirtoa den, eta-ohi-kidearen nahia betetzen duelako hura desobedituz) Donostiako zinemaldian eman beharko ez zutela esaka.
Bada dokumentalek tratatu beharko ez zuten gairik? Bada publikoak ezagutu ez beharreko edo etorkizunera pasatu ez beharreko lekukotasunik?

JIRA
Terneraren txistea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu