Angel Erro.
JIRA

Lagunen lanak

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Bost xentimoko soziologia egin daiteke etxetik atera gabe. Ni gaur horretan aritu naiz.Nafarroan funtzionarioa omen da izan zaitezkeen behinena, Amadeo Marco ahaldun nagusi frankista ahalguztidunaren garaiko aztarna, seguruenik: «He colocado no sólo a medio Navascués, sino a media Navarra». Diputazioan. Nire inguruko lagun nafarrengan pentsatzen hasi eta, Amadeo Marcok zuzenean hor jarri ez baditu ere, kostata ateratako oposizioen bidez baizik, asko eta asko, gehienak, administraziorako lan egiten dute, batera ala bestera. Berezitasun honetaz ohartu nintzen Madrilen osatu dudan lagun taldearekin alderatuta: langile autonomo gehiago, soldatapeko asko, lan arlo bitxiagokoak, funtzionario bat edo bi. Ondorio soziologiko hauek aintzat hartuta, akaso horixe bera da gurean bizi dugun euskararekiko arbuio hain errotikoaren arrazoi nagusia, administrazio publikoetara, langile moduan sartzea on gorentzat (eta euskara, nafar guztiok omen dugun eskubide horretara iristea galarazten duen oztopotzat) jotzen baita oro har.

Euskal idazleen artean ditudan lagunengan ere pentsatu dut. Irakasle dabiltza gehienak. Euskalgintzarekin lotutako zereginen batean besteak, ni barne. Gure literatura zeren menekoa den seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.