Angel Erro.
JIRA

Begi keinuka

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Begi-keinuka ikusi ditut Ines Arrimadas eta Maria Txibite. Begi-keinua egin omen diote PPk eta Ciudadanosek Vox-i, Madrilgo erkidegoaren presidentetzarako itunean, ultraeskuindarren kuttunak izan daitezkeen kontuak sartuta. Aurkeztutako neurriak, kasurako, 155 dira, Konstituzioaren ditxosozko artikulua bezala. Haien artean, gurasoen moralen araberako heziketa bultzatzea (hots, sexualitateari buruzko hitzaldirik ez). Diaz Ayuso, gainera, prest dago LGTBI+-ren babes legearen artikuluren bat aldatzeko. Hori jakinda, Arrimadasek Madrilgo Harrotasunaren Manifestazioan izandako jarrerak ulergaitza lirudike. Berez, begi-keinuka ari zitzaigun. Maritxuoi, gehiago haserrearazteko. Boto-emaileei, arreta mediatikoa nola lortzen ari diren harrotu daitezen. Barne txosten batean arrakastatsutzat jo dituzte Errenterian eta Miraballesen egindako agerpenak; EAEn eserlekurik ez, baina kanpoan etekinak. Modu berean, El Mundo-ko kazetari batek deitu bezala, gaytasuno-en botoa galduta ere, ekar diezaiekeen etekinak eragiten die begi dantza.

Txibite ere eskuinerantz hasi da begi-keinuka, muslari zolitzat joaz bere burua. Geroa Bai, Ezkerra eta Podemosekin jokatutako kartekin beste mahai batean enbido joko duela iragarriz. 31 ditu eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.