Angel Erro.
JIRA

Nostalgia

2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Asteburu honetan amaitu dugu Stranger Things telesaileko azken denboraldia. Erabakitzeke dugu zein izanen dugun hurrengoa. Aurrekariak ikusita (aurretik Pose izeneko telesaila eta Parchis haur-taldeari buruzko dokumentala ikusi ditugu), oso litekeena da 80ko hamarraldian kokatutako zerbait izatea. Berez, ez nuke inoiz esanen tipo nostalgikoa naizenik, baina argi eta garbi patroi bat dago hor atzean.

Seme-alabak dituzten lagun batzuei, Marvelen egokitzapen berriak eta Disneyk haragizko aktoreekin edo animaliekin egiten ari den remake-ak hizpide, Hollywood lantzen ari den nostalgia aipatu nien, horrelako proiektuek zinemarako sarrerak erosten dituzten gurasoak dituztela helburu arrazoitu nahian. Kontra egin zidaten guztiek. Inork ez du nostalgikoa izan nahi. Baina hortik egun gutxira, The Goonies filmaren 30. urtemuga dela kausa, zinema aretoetan berriz emanen dutela eta elkarrekin ikustera joateko, umeekin. Egia da, erakuts ditzaket whatsappak.

Inork ez du nostalgikoa izan nahi. Baina taldean gaudela (eta are bikotean ere) zaila da saihesten. Nostalgia eritasun korporatiboa da. Askoren artean eraikitako gezurra. Berez, bakarka gaudela, (modu horretara) existitu ez zen zerbaiten, zorionaldi baten, inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.