Angel Erro.
JIRA

Pirrit eta Porrot

2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako ezkerren arteko gobernu itun porrot egindakoan ikusi bezala, azkenaldian garrantzitsuago bilakatu da ezin elkar hartzearen errua nork duen (spoiler: besteak du) iritzi publikoan helaraztea, porrota bera ekiditea baino. Horregatik, hitzarmen posiblea lortu ahal izaterainoko azken uneak, azken orduak, hedabideetan adierazpenak eginez, agiritxoak filtrarazten, iritzia bideratu nahian xahutu dituzte, eta ez mahaian baten inguruan. Iban Zalduak txiolandian esan bezala, garaiaren marka dirudi: «Egindakoak baino axola gehiago du esandakoak. Guztiari buruzko prentsaurrekoak eskaintzearen temarekin bezala. Lehenago, gauzak egiten ziren, aurretik iragarri gabe. Orain iragartzen dira, baita egiten ez direnean ere».

Horretan datza errelato delakoa. Amairik gabeko hauteskunde giroan paratzen gaitu horrek (XXI. mendea hauteskunde kanpaina etenik gabea izaten ari da). Batek pentsa lezake iritzi publikoaren diktadurapean bizi garela. Analisi okerra litzateke. Kontakizun delakoa ez baita arazo errealak dituen jende arruntarentzat idazten. Norbaitek argitu beharko zigun nor den (emaitza bera baino garrantzi handiagoa ematen zaion) fikziozko konstruktu horren irakurle inplizitua, jasotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.