Angel Erro.
JIRA

Desagerpenak

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Lehen begiradan esan liteke segida logiko bati men egiten diola Borja Senperrek politika uzteko iragarpenak. Desagarpenen segida logiko bati. Lehenbizi, PPren logoa desagertu zen Senperren afixa politikotik azken hauteskundeetan. Bigarrenik, Senper desagertu da PPren fitxa politikotik. Ikusteko dago, hirugarren urrats moduan, PP bera desagertuko ote den EAEko alderditegi politikotik. Askoren ustez, Senper moderatuagoa zen PP EAEn guztiz desagertuta ez egotearen galga (gaur hobe ez banaiz Nafarroaz mintzo). Beste analisi batek esan lezake ETAren desagerpenak aurretik eraman duela PP baskoa. Agian, zehatzago, esan genezake Madrilgo eskuinak ETAz duen behar dialektikoak eraman duela Senper aurretik, eta oraindik eramanen dituela beste batzuk ere. Hirugarren aukera ere baztertu gabe, EAJk du aurretik eraman. PPren EAEko hautesleek Urkullu karismarik gabea begi onez ikusten dute aspaldidanik. Zalantza posible bat garbitu dute: antza, ez du Urkulluk Senperren fitxaketa aurkeztuko PPtik EAJrako hautesle isuriaren segida logikoari men eginez. Baina ez da hori Senperrek Urkulluri egin dion mesedea; desagerpena iragarrita, lagundu dio eklipsatzen. Lehendakari desagertua izatea du agian irautearen giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.