Angel Erro.
JIRA

Baskuain

2020ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Umoreak, umorearen gaitasun ustez korrosiboak, ezer gutxi aldatzen laguntzen duelako erakusgarri dugu Euskal Autonomia Erkidegoan modan jarri diren ingelesezko izen eta marken gaineko txisteek eta bromek zer eragin gutxi izan duten joera hori geldiarazten. Horregatik, zertarako irri egin Basque Wine izendapenari ere? Agintarien kosmopaletismo salaketak ere ondorio gutxi ekarri ditu. Beharbada onartzen hasi beharko dugu eta ahal den neurrian euskarara ekarri anglizismook. «Jarri baskuain gorri bat, mesedez». Mendeak daramatzagu maileguak guretzen.

Halere, jarraitzen dut ongi ulertu gabe zergatik aukeratzen dituzten ingelesezko izen horiek. K eta Z hizkiei alergia dietenei eragozpenik ez sortzeko? Nazioarteko turistei erakargarriago gertatzeko? Baina ez du inork pentsatu gure erakargarritasunaren gakoa, hain zuzen, ezberdin egiten gaituentxoa, euskara (ere) izan daitekeela? Zein think-tank-etan sakatu diete ziria? Zer esanen genuke horixe bera Nafarroako eskuin antibaskoa egiten ariko balitz? Gauza bera pentsatzen hasi beharko dugu EAEko ustezko euskaltzaleez ere? Noiz hartuko duen norbaitek ETB1 edukiak ingelesez ematen hasteko erabakia, behin ikusita horixe dela guztia konpontzeko sorgin harria?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.