Angel Erro.
JIRA

Merkatu ondasuna

2021eko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Jose Luis Abalos espainiar ministroak esan du etxebizitza (izatea) eskubide bat dela, baina merkatu ondasun bat ere badela. Hitzokin zuritu nahi izan du, eta iragarri, gobernu itunean sinatutako puntu ez txiki batean atzera egitea, alokairuen prezioa mugatzeko neurririk ez hartuta. Aditzera ematen ari baita etxebizitzen prezioek gora eta gora egin ez dezaten halako neurriak hartu dituen Alemaniako gobernu eskuindarrarentzat ez dela merkatu ondasunik? Eskubideen eta merkatuaren arteko dilema hori planteatuta, duda gutxi balantza nora makurtu nahi duten sozialistek, ustezko eskubide hori, denok etxepe batean geure bizitza duintasunez aurrera eraman ahal izatekoa, urtzen eta urtzen doan neurrian, formalismo huts bihurtuta. Inbertsio funts putreen onerako.

Zer inporta zait niri Konstituzioak edo dena delakoak eskubidea bermatzea, jasotzen dudan soldataren ehuneko gero eta handiagoa, emantzipatzea eta duin bizitzea ezinezko bihurtzeraino, hartzen badit alokairuak? Eskubide guztiak merkatu ondasun berregituratuko dituzten eguna hurbilago da. Hezkuntzaz eta osasunaz dagoeneko salgai moduan mintzo dira toki guztietan, eta defendatzaileek ere haien errentagarritasuna erabili behar dute argudio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.