Angel Erro.
JIRA

Euskal Herriko Bristol

2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñean bada erakusketa bat, Kondestablearenean, mundu guztiak Nafarroako Banksy edo Banksy forala deitzen duen kaletar artistarena. Berak (aurpegia estalita) eta zinegotzi batek (aurpegi gorrian) egin zuten aurkezpena. Britainiarrarekiko lehen antzekotasunei (gauez aritzea, anonimotasuna, pop kultura, irudi satirikoak-edo, gaurkotasuneko gaiak jorratuta) benetako Banksyk garatu duen museoetarako eta erakusketa errentagarrietarako jaidura gehitu behar zaio.

Jende askok desilusioa hartu du, udal erakusketa (goizegi) honek artista otzandu duelako, orain arte, irudiek berek baino, udal garbitzaile edo foruzain arduratsuegiek margoak erauzteko presak eman badio ere errebelde ospea. Niri atentzioa gehien ematen didana da Banksy foralaren izena nola finkatu den. Berak ere baliatzen omen du. Garai batean, esanen nuke, artistek eraginak aitortu bai, baina erabateko identifikazioa arbuiatuko zuketen. Bakantasuna bilatzen zuten eta ez dakit nongo ez dakit nor zela esatea adierazpen gaitzesgarritzat hartuko zukeen edonork.

Orain denek egiten dute hala, (turismoa eta kultura batu dugun honetan) Lizarraldea Euskal Herriko Toscana da. Altamirako (edo Ekaingo) leizea, haitzuloetako Kapera Sistinoa. Eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.