Angel Erro.
JIRA

Isiltasun taktikoa

2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Esapide ederra aurkitu du, edo asmatu, Al-Qaedak, Bin Laden hil eta hamar urtera, Amerikako Estatu Batuetan «fronte guztietan» erasotzeko mehatxuarekin batera, urteotako desagerpena-edo zuritzeko. Beste batzuek esan beharko dute revival edo remake hau noraino den sinesgarria edo noraino urteurrena gogora ekartzeko saioa, lider karismatikoaren erailketa oraindik ez mendekatzeko prokrastinazioa edo ezintasuna arintzen saiatuta. Batek esanen luke munduaren martxak beste bide batetik jo duela, arriskuak eta mehatxuak beste batzuk direla. Baina hor jarraitzen dute iraganeko bidegabekeriek, argitu gabe. Hor jarraitzen dute zauri eta gerra irekiek, gaurkotasunaren zurrunbilotik aparte, gaur egun gertatzen ari diren horiek ere.

Baina ilargia eta atzamarraren pasadizoan bezala, tonto hau isiltasun taktikoa esapideari begira gelditu da liluratuta. Zenbat egoeratan aplika daitezke hitzok. Zenbatek esan zezaketen, gurean bertan, isilik egoteko taktika lehenetsi zutela honako eta halako egoeratan. Hamar edo hogei urteko zenbat isiltasun taktiko. Ez da iraganeko kontua soilik. Orain ere gauzak isildu beharraren halako poetika bat ibili badabil. Zenbat «ai, nik kontatzea banu», liburu osoak betetzeraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.