Angel Erro.
JIRA

17 urte atzera

2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Abesti bat eskaini zion Violeta Parrak 17 urte atzera edukitzeari «mende bat bizi eta gero»; lizentzia poetikoa, dudarik gabe, gure Violeta maiteak mende erdira iristeko bost urte falta zituelako oraindik Volver a los 17 kanta egin zuenean. Azken urteetan gutxik desira lukete nerabezarora itzultzea, nahikoa adostasun baitago oso suerte txarra izan dutela gazteek pandemiarekin, eta besteok eduki ez ditugun bezalako murrizketak sufritzea tokatu zaie bizialdiaren une erabakigarrienean.

Gogor hartu ditugu gazteak kutsatzaile potentzialak zirelakoan; gogor, birusaren intzidentziak gora egin duenean ere. Orain kalean edateak dakartzan arazo guztien errudunak ere badira. Eta susmoa dut, agintarien begietara, arazo horietako ba —eta ez txikiena— dela gazte horiek guztiak gaueko aisialdi arautura nola onbideratu, alegia, taberna eta diskoteketara, alkohola edatera, noski, arazoa ez baita hori, zer edaten den, non baizik.

Nola ez dira kalean edateko geldituko? Aisialdia edatearekin lotzen duen gizarte batean hazi dira (hazi gara) eta, bestetik, tabernak-eta bi urtez murriztuta egon direnez, ikasi dute haiek gabe nola moldatu. Zuk zer eginen zenuke asteburu honetan 17 urte atzera izanen bazenitu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.