Angel Erro.
JIRA

Omar Suleiman

2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Etxean (ez naiz gogoratzen norenean) egindako gau festa batean, Omar Suleimanen kanta baten bideo luzea jarri nien lagun batzuei. Warni warni, uste dut. Batzuek ezagutzen zuten. Beste batzuk zer pentsa ez zekitela gelditu ziren. Arabiar abaia eta kufija tipikoarekin jantzitako gizon heldu bibotedun batek, ezin serioago eta betaurreko beltzak jarrita, Ekialdeko folklorea eginez, Mendebaldekook musika technoa balitz bezala kontsumituta. Haietako baten ondoan jakin dut Omar Suleimani buruzko azken notiziaren berri. Kazeta batek bere izena eta terrorista hitza nahasten zituen goiburuan. Terrorismo akusaziopean atxilotu dutela Turkian.

Alboko lagunari albistea erakustekotanegon naiz, baina ez dut egin. Esteka klikatu gabe ere, erraz berreraiki dut gertatutakoa. Suleiman Siriako Kurdistango herri batean jaiotakoa da. Zerbait esan edo eginen luke Turkiak jazarritako herri haren alde, edo bertako PKK alderdiaren alde. Goiburua Turkiak egindakoan zentratu izan balitz, «Turkiak Kurdistan kulturalki eta politikoki ezeztatzeko daraman politika eskizoideak Omar Suleiman hartu du jopuntuan», edo horrelako zerbait, zabalduko nuen. Ezaguna dugu estatuek zein merke erabiltzen duten terrorista hitza, artistei aplikatuta ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.