Angel Erro.
JIRA

Euskal jantziaz

2021eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Abenduan maizago ikusten da jendea euskal jantzia daramala. Eguberrietan zer esanik ez, Jesukristo Ormaizetan (*izen asmatua*) jaio zela sinesteraino. Baina hortik kanpo ere bai. Hala egiteko arrazoiak egonen dira, ez dut ukatuko, ezta horrelakoek txirriatu egiten digutenok festa-zapuztaile samindu hutsak izan gaitezkeenik ere. Dena da posible. Eta jendea dibertitzea ongi dago. Eta poxpolinez edo (ustezko) baserritarrez jantzita argi dago jendeak ongi pasatzen duela eta beharbada euskal zerarekiko loturak estutu eta sendotzen zaizkiola eta hori ere primeran dago, nola ez.

Komunitatea osatzeko tarteka pagatu beharreko ordainsaria hauxe bada, ez da hain garesti ere. Batez ere askotan folklorea (horren izenaren defentsan ateratzen baitira honelakoetan) zerekin ordezkatu eskaintzen ez badugu.

Beraz, txipa aldatu eta hain apokaliptikoa ez aritzeko borondate sendoa hartu dut. Mariah Careyren All I want in Christmas is you kanta Gabonen iragarpentzat onartzen dudan modu berean baserritarrez janztea ere onartzeko prest nago. Hori bai, errespeta dezatela Euskararen Eguna (joan den 3an zenbait ikastetxetan hala doaz umeak). Euskara folklorearekin lotzeari ez. Euskara aski jantzi bada, soinean edozer daramazula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.