Batzuk beldur omen dira adimen artifizialeko solas aplikazioek ekar ditzaketen berritasunekin, esaterako, testu koherenteak sortzeko gaitasunarekin, eta horrek eskoletan, esaterako, izan dezakeen erabilpenarekin, ustez eta ikasleek, haien artean baita euskal erkidegokoek ere, esfortzu txikiagoa egin beharrak emaitza eskasagoak ekarri ahal dizkiela.
Aurreko paragrafoa, euskarara nik itzulia, agertu zait halako chatbot batean zera eskatu diodanean: «Iritzi artikulu bat, adimen artifizialeko testu sortzaileek dakartzaten erronka eta arriskuei buruz, euskal irakurleei zuzendua eta, ahal bada, amaieran ezusteko ondorio bat eskainiko duena».
Dena den, giza adimenaren muinean den asmamena ezin du makina batek gainditu, oraingoz, nahiz eta hurbilketa zorabiagarriak ikusi ahal izanen dituen datozen urteetan gizateriak, tartean baita euskal gizarteak ere.
Lehenagotik emandako irizpide edo baldintza batzuen arabera testu bat sortzeko mekanismoa eta bertsolaritza ez dira larregi bereizten (nire ustez, hemen gai jarriez ari da), nondik ondoriozta baitaiteke arrakastatsu suerta daitekeela euskal jendearen artean, beti ere Turingen testa gainditzen ez duen bitartean (nire ustez, hemen adimen artifizialaz ari da).

JIRA
Idazlana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu