Albistea entzun

JIRA

Ahal denaren lerroa

Angel Erro -

2023ko martxoak 15

Gudu deklaratu gabea dago maximalisten eta posibilisten artean, eta ez da gaurko kontua, beharbada betidanikoa baizik. Nik, esaterako, uste dut gehienbat posibilista naizela, gaia edo egoera ere zein den (baldintzapeko posibilismoa posiblea den heinean, noski). Beste gai edo egoera batzuetan, berriz, deritzot maximalista izatea gutxienekoa dela. Behin-behinean bada ere.

Espainiako Kongresuan azkenean bere horretan derogatzea lortu ez duten mozal legea delakoaz ari naiz. Badirudi, legealdia amaitzear dagoela, ohartu direla Alderdi Popularra (haren promotorea eta, teorian, haren defendatzaile bakarra) nagusitu daitekeela hauteskundeetan eta hurrengo lau urteetan bere horretan aplika dezakeela (tira, aplikatzen jarrai dezakeela). Hortik presa. Hortik, eta presa negoziorako ohiko taktika delako ere.

Posibilistak kexatu dira alderdi batzuen ukoak indarrean iraunaraziko duela mozal legea delakoa. Antza hura existitu baino lehenagoko egoerara bueltatzea ez da bideragarria, ez da posiblea. Horrexegatik, tarteka aldatzen naiz bandoz, posibilista naizen hau, eta maximalistenera pasatzen, gaia edo egoera zein den ere. Bestela, ahal denaren lerroa gero eta urrunago, gero eta estuago, aurkituko dugulako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...