Angel Erro.
JIRA

Gainera datorkiguna

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Pentsamendu kontrajarriak izaten ditut pandemiaren lan karga eskergan laguntzeko-edo, mediku edo erizain jubilatuak batzen zaizkiela soldatapekoei. Zer aditz erabili ere ez dakit argi. Kontratatu dituztela esan daiteke? Esanen nuke hedabideetan hitz hori saihesten dutela. Beharbada boluntariotzara hurbiltzen delako areago haien jarduna. Eta horretan ere pentsamendu kontrajarriak izaten ditut tarteka. Horregatik zutabe kontaesankorra idaztera etsi beharko dut.

Alde batetik, ederra da garai zailetan edo, nahiago badugu, salbuespenezko egoeretan, lan egiteari utzi dion jendea laguntza emateko prest dagoela ikustea. Baina gauden garai zail hauek edo, nahiago badugu, salbuespenezko egoera hau, ez da atzo goizekoa, ez da dagoeneko hain salbuespenezkoa, eta jubilatuetara jo behar izateak prebisio falta lazgarria adierazten du. Baina zaharrak erreusak ez direla gogoratzeko balio digu, askotan ahazten zaigu eta. Baina gazte jende asko dago, ongi formatua gehienetan, lan merkatura sartu ezina, bizitza duintasunez aurrera atera ahal izateko atarian luzeegi. Gainera, honek tarteka ematen du jubilazio epea gero eta beranduago jartzearen halako zabalpen kanpaina bat, onartzen has gaitezen datorkiguna gainera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.