Angel Erro.
JIRA

Oposizioak

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Tertulia politikoren batean parte hartzeko oposizioak prestatzen ari naiz. Igandekoaz hartu ditudan apunteak balia bekizkit trebaketarako:

Ez dut PSOE-C's gobernurik ikusten. Riverak oposizioaren lidergoa eskuratu nahiko du. Atzo, bere alderdia eskuinaren etxe komun berria izatea nahi duela esan du. Orain du aukera, eskueran. Eta errebalida, maiatzean. PPri sorpasso eginez gero, PSOEri Espainiaren etsaiekin (hots, zaurgarriago) gobernatzen utziko dio, hortik etekina ateratzeko zain, beste bi eskuinetan arrantzatuz. Merkatuek Sanchez presionatuko dutela ari dira esaten, baina presio gehiago jasoko du Riverak. Sanchezek geometria aldakorreko gehiengoa nahiago izanen du, batzuekin neurri sozialak eta besteekin Espainiaren batasuna antzezteko.

Sustoa igarota, pentsatzekoa da maiatzeko hauteskundeetan partaidetza hain altua izanen ez dela. Galdera da nor geldituko den etxean. Paradoxikoki, oraingo emaitzok akuilagarri suerta daitezke Nafarroan EH Bildu eta Geroa Bairentzat. Navarra Sumakoek garaile aldarrikatzen dute beren burua, baina sabaia jaitsi zaie eta Voxek zenbat kentzen dien ere ikasi dute.

Apustu arriskutsua: UPNk Sanchezi kongresuan bere bi bozak (beste hautagairik ez badago), sozio berriaren bila?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.