Angel Erro.
JIRA

Eme zuriketa

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Nork esanen zuen, non eta Vatikanon, zer eta futbol femeninoaren talde bat sortuko zenik! Boladan dago, bai horixe, emakumeen hankabaloia! Aurrerakoia da, bai horixe, azken aita santua, ekimen hau bultzatu, babestu edo gutxienez onartu baldin badu! Hainbat kirol kazetak eta informazio orokorreko egunkarik ekarri dute berria. «aurrerapauso erraldoia», dio Mundo Deportivo-ko kazetari (emakumezko) batek. Vatikanoko kirol elkartearen arduradunak aitortu du taldean mojak ote dauden galdetu ohi diotela. Ez, ez dago. Aski dute mojek Eliza Katoliko Erromakoan hierarkian gora ezin egitearekin. Baina ez esan notizia baikorra ez denik. Vatikano hirian lan egiten duten emakume zibilek edo gizonezko langileen emazte eta alabek osatutako futbol taldearen notiziaren oihartzunak iraun bitartean (berehala igaroko baita hiri xelebre horren bitxikerien bilduma handiagotzera), emanen du zer esana. Boladan dago futbol femeninoa, bai horixe, eta zeinen aurrerakoia Bergoglio!

Israelek pinkwashing-a bezala, eme zuriketa darabil Vatikanok. Borondate oneko emakume hauek erabiltzen ditu, hor inportantziarik ez duen arlo batean (ko)protagonismoa eskainiz, aginte tokiak ukatzen zaizkiela ahantzarazteko. Ez da gertatuko gurean ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.