Angel Erro.
JIRA

Ordezkariak

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Parlamentarismo ordezkatzailea XXI. mendean zaharkiturik gelditu da. Bizi dugun krisi instituzionala, eskuin muturreko agerpen populistarekin, azken finean ordezkapen faltaren sentimendu batetik heldu da. Gaur egun, berriz, bitartekoak baditugu ordezkapen zuzenago batera jotzeko, demokrazia parte hartzaileago baterantz jotzeko. XIX. mendean ezinezkoa litzatekeena (demagun, aplikazio baten bidez, herritarrek erantzun azkar eta zuzena ematea tarteka) gaur gauzarik naturalena litzateke. Kontrakoak egoera absurdo bezain bidegabeetara garamatza. Gure ordezkariek guk geuk baino hobeto ordezka gaitzakeela pentsarazi nahi digute, bitartean. Eta nor izaten dira gure ordezkariak? Zer dute gurekin komunean?

Erresuma Batuan alderdi kontserbatzailearen militanteek aukeratuko dute lehen ministroa nor izanen den. Aldizkari batek haien profilaren nolakoa argitaratu du: %44, 65 urtetik gorakoak dira (%15, 75etik gorakoak); %71 gizonezkoak dira; %42 Ingalaterrako hegoaldean bizi dira; %85 klase ertainekoak edo altukoak dira; %15ek baino ez du aberastasunaren birbanaketan sinesten; %77k uste dute gazteek ez dituztela britaniar balore tradizionalak errespetatzen.

Demokrazia birpentsatu, birsortu eta birziklatzeko tenorea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.