Angel Erro.
JIRA

Ordu txikietan

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Hasieratik gogokoa izan duzun neskak edo mutilak azkenean kasu egiten dizunean bezala sentituko da orain Pedro Sanchez, Albert Riverak abstentzioa eskaini dionean. Zer esanik ez, begien kliska musika gelditzear eta diskotekako argi itsugarriak piztear heldu denean. Gau osoan zehar belarrira kalakan aritu zaion baldar konkortua gainetik kentzeko aukera paregabea. Azkenean harekin konformatu beharko lukeela ez zen, ba, sinestera iritsi? Ene, gero esanen dute itxarotea ez duela merezi! Pazientzia eta sarea, usoa da zurea. Eta komedia erromantiko guztietan ongi erakutsi bezala, hasieran ezaxolatiaren itxurak egiteak ez du inoiz hutsik egiten. Leon Tolstoik ere esan zuen: «Ez dago bihotz benetan handi bat itxi dezakeen eskergabekeriarik ez neka dezakeen ezaxolarik». Hala gertatu da, gertatzen ari da, Albert Riverarekin. Ez du, dena den, honek bere lorea musu-truk eskainiko: Nafarroa-truk baizik. Hala eman du aditzera. Saltzen omen ez den Nafarroa gaixoa, beti txerpolarien ahotan.

Diskoteka itxi baino lehenagoko uneak nahasiak izaten dira beti. Oherako eskaintza dirudiena gaua after batean luzatzeko erronka estupefazientea izan daiteke. Agian RiverakA-10 izenekora ongi kokatuta iristea besterik ez du nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.