Angel Erro.
JIRA

Beso politikoa

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dute espresio hori orokortuko, ezta egile intelektualena ere, Espainiaren alderdirik ultraeskuinena eta Madrilgo auzo batean «bakarrik dauden adingabeko atzerritarren» egoitza batera jaurtitako granada batzeko. Ez dira gaitzespen eskaerak zabalduko (eta, hala gertatzekotan, erantzun iheskor ezagunek bekozko beltza jarraraziko ziguten, bat-batean estrainio iritzita). Ez da inor ilegalizazioaz mintzatuko. Atentatua, bestalde, ez du inork bere gain hartuko. Eskuineko erasoak otso bakartien obra izaten dira (metafora bera ere ezinago «incel» suertatzen da), erakunderik gabe (ez dute behar); gehienez jota, buruz desorekatutakotzat pasarazten dituzte, ia haiekiko enpatia sentiaraziz. Horregatik, ez da terrorismo hitza agertu, ez agertuko ere, Miranda de Ebroko falangezale bati konfiskatutako arma piloaz informatzean, ezta Euskal Herritik hain hurbil gertatuta ere. Burgoseko egunkari batean, izan ere, «Espainiako arma arsenal ez-terroristarik handiena» erabili dute goiburu batean. Joan den irailean lehergailuen aurrekaritzat jo zuten CDRen egoitzan aurkitutakoa (eltze bat barne) eta Fiskaltzak CDRak terroristzat jo. Laburbilduta, Espainiaren batasuna auzitan jartzen badu baino ez da, antza, terrorismo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.