Angel Erro.
JIRA

Lau liburu (I)

2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Baten batek aipatu du, baina egunotan aipamen gehien bildu dituzten liburuak, itxialdia hobeki eramateko baino gehiago, bizi dugun egoera (iraganetik edo literaturatik) hobeki ulertzeko, Camusen Izurria, Boccaccioren Dekamerona Saramagoren Itsutasunari buruzko saiakera edo, are, Defoeren Izurriaren urteko egunerokoa bezalakoak dira.

1794an Xavier de Maistrek 42 egun eman behar izan zituen etxean atxilotuta. Denbora tarte hori, gure itxialdiak hartuko duenaren hain antzekoa, aprobetxatu zuen 42 atal laburretan partitutako bidaia liburu bat idazteko, garaikoak parodiatuz: Nire logelaren barnako bidaia. Atzerriko hiri eta paisaien ordez, eguneroko objektuak eta oroitzapenak azaleratzen dira bertan; berraurkitzen dira, hemezortzigarren mendeko amultsutasunen eta zenbait ñabardura dagoeneko erromantikoen artean.

Maistreren lana, dio Alain de Bottonek, sakoneko intuizio iradokitzaile batetik sortzen da: abiatzean dugun gogo aldarteak norakoak berak baino pisu handiagoa du bidaiatzearen gozamenean. Egunerokoari bidaiariaren espirituarekin ekiteko gauza bagara, ikasiko dugu duguntxoa kanpokoa baino gutxiago ez dela.

Ostegun santu honetan ez nuen etxean gelditzeko planik. Benetan ez zait damu. Esan beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.