Angel Erro.
JIRA

Celalba

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Italiako herri bat da Celalba, Perugia eskualdekoa, baina baita Luis de Gongora kordobar poetak olerki batean erabilitako izen bat ere. Cosas, Celalba mía, he visto extrañas. Lehen lerro horren ondotik naturaren berebiziko gertakariak aletzen dira: lurrikarak, sumendietako erupzioak, gainezka egindako ibaiak, urakan haizeak, uholde handiak, heriotza eta hondamendia.

Gauza bitxiak denok ikusten ditugu, belaunaldi oro. Dorre bikien suntsiketaren lekukoak izan gara, olerki barroko batean aitor genezakeenez. Amerikan gertatuak oraindik du gurean oihartzun berezia. Nork esanen luke ikusiko zuela AEBetako presidentea barne gerra zibil bati deika? Terrorista etiketa merketua hirikideei ere ematen? Segida logiko bati jarraitzen dio denak. Txarrenean paratzea da asmatzeko bide errazena. Aurreko presidenteak ere herrialdean duten arrakala arraziala ezker esku handiagoarekin kudeatzen ditugu. Honakoak argiago utzi du ez dagoela aurrebiderik, ez dagoela izan eta berez ez dela egonen. Begien bistakoa ere, ene Celalbatxo, disimulurik gabe datorrenean, gauza bitxi askoa izaten da, sinesgaitza, olerki barroko batean jasotzea.

Nork esanen zigun erortzea hainbestetan desiratu dugun inperioaren erorketa ikusiko genuela?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.