Albistea entzun

JIRA

Hurrengo oporrak

Angel Erro -

2021eko irailak 2

Nazioarteko prentsan Afganistan norako turistiko moduan agertzen hasi zenean bekaina altxatu zuten batzuek («hain goiz?»), baina lehen influencerrak hara iristeak eta prezio baxuek jende asko animatu zituzten, balizko dudakeriak alboratuta. Persiar Golkora (Emirerrietara, Bahrainera, Qatarrera) bidaiatzearen low cost bertsioa bilakatu zen.

Bertako gobernuak berehala ikasi zuen, herrialde haietan bezala, emakumeen eskubide falta ezikusian pasarazten, turistak deseroso ez sentitzearren. Talibanak ez ziren garai batekoak. Mendebaldeko lider ia guztiekin biltzen hasiak ziren, lotsati gogorarazten zietenak, ez beti aurrez aurre, oinarrizko eskubideak begiratzearen komenientzia (ezen ez beharra, haiek gabe hasiak baitziren harreman komertzialak, Txinak edo Errusiak herrialdea bereganatuta abantaila estrategikoa lortuko zuten beldur). Munduko Futbol Txapelketa Kabulen antolatzearen konpromisoak gauzak azkartu zituen. Herrialdearen irekitasunaren seinaletzat saldu zen. Toki guztietako futbolzalez bete zen hiria, ez gutxik opioaren coffee shop-ei bisitatxoa egitea buruan.

Senarra eta biok, berriz, ohiko arruta turistikoetatik ihes egiteko asmoarekin goaz bertara. Gidek ez dute aholkatzen, baina.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.