Angel Erro.
JIRA

Ikaragarria

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ikaragarria da hizkuntza. Zentzu guztietan. Harekin barrea edo mina eragin dezakegu. Diogunaz haratago esan nahi dute askotan hitzek. Horrelako adibide barregarri (edo mingarri) bat topatu dut sarean. Kuxkuxeko aldizkari aristokratiko baten itzultzailea: Norbaitek X-rekin irribarrea berreskuratu badu, norbait hori eta X larrutan hasi direla esan nahi du. Urte gatazkatsuak alkoholismoa da. Enpresari arrakastatsua-k, familiaren negozioa jaso duela eta potrojorran dabilela esan nahi du. Estilo pertsonala-k, modu xelebrean jantzita doala. Estilo pertsonalari leiala izateak, duela hamar urte ere txorimalo bat bezala zihoala jantzita.

Jende gehiago animatu da adibideak ematera: bi andre gertuko adiskidetzat aurkeztea, bikote lesbikoa delako seinale. Dotorezia, edertasun falta. Proiektuez lepo baldin badago norbait, alfer zorriarena egiten duela esan nahi du. «X-k bere etxe ikusgarria erakusten digu», saldu behar duenean.

Aberaskumeak izaten dira hizkuntza bortxatzea (hitzen artean gordetzea) gehien behar izaten dutenak. Lekualdatze lexikoak engainatzen jarraitzeko besteak. Prentsa arrosan geldituko balira, gaitz erdi. Xede soziala duen diruari gastua eta enpresakoei inbertsioa deitzea iragazi da eguneroko hizkeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.