Angel Erro.
JIRA

Kritika

2021eko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ordenagailuan bideoak ikusteko gogoa dudanean, ez dut gehiegi pentsatu behar, Youtubek proposamenak egiten baitizkit eta, zenbatetan asmatzen duen amorratzen banau ere, azkenean amore ematen dut. Bideoklipak izaten dira, munduko hizkuntzei buruzko kontuak, edo gastronomiarekin zerikusia dutenak.

Azken kategoria honetan ustezko kritikari mokofin baten bideoak iradokitzen dizkit maiz. Laburbilduta, hainbat jatetxetara doa, kartako jaki mordoa eskatu eta kameraren aurrean dastatzen du (dastatu eta osorik jan ere). Tipo honen bideoetara engantxatu banaiz da gustukoa ez duen platerik inon azalduko ote duen jakin-minak akuilatuta. Momentuz guztia iruditzen zaio ezin gozoagoa.

Haren suhartasuna okaztagarri bihurtzen joan zait pixkanaka. Eta sabelkeria lizunaren lekukoa izatearen sentsazio kulpaduna ez da atsegina. Guztia gustatzen zaionari ez zaio ezer gustatzen, edo ezer gustatuko ez balitzaio bezala da. Zertarako balio du jatekoaz hitz egin dezala? Youtube kanal bat izateak? Baina okertua nik izan behar dut, milaka ikusle dituelako, eta komentarioen arabera askietsita daude tipoa gozatzen ikustearekin.

Ez da euskal literaturaren arazoa bakarrik, beraz, zerbaitez onik esatekorik ez baduzu isilik egotea hobestearena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.