Angel Erro.
JIRA

Ilara telefonikoak

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pandemia kontrolpean edukiko duten eguna gertu da, munduaren parte honetan. Covidaurre hitza gaur egungo egoerara aplikatzen hasi da, lehen bezalako festa bat deskribatzeko adibidez, musukorik eta distantzia sozialik gabea. %100eko aforoak ere itzultzeko bidean dira. Telelanaren abantailak ahazteari ekin diogu, edo ahantzarazi dizkigute, aurrez aurreko lanaren onurak atzera gogorarazita. Aurrerapen gutxi (edo lehenagorapen gutxi), berriz, lehen mailako arreta medikoaren arloan.

Nagikerian bezala ibili dira hemen eta beste toki askotan aurrez aurreko kontsultak guztiz irekitzeko tenorean, geroratuz. Segurtasunaren eta zuhurtziaren izenean lehenago. Antolamenduarenean gero. Argumentazioa aldatzeko garaia iritsi da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak tresna eraginkortzat jo berri ditu kontsulta mediko telefonikoak. Ezuste handirik ez. Emaitza onak eman omen ditu. Hala dio sailburuak. Kalkulagailua eskuan, suposatzen dut. Pertsonal medikoaren eskasia nolabait disimulatzeko ere bai. Baina, gaixoei begira, horrelakorik esaten ahal da? Entzun ditudan kexen arabera, ez dirudi. Zerbitzu medikoaren pixkanakako kaskartze eta desegituratzean pauso logikoa ematen du. Hurrengoa itxaron ilara telefonikoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.