Angel Erro.
JIRA

Alarma jo

2021eko urriaren 1a
00:00
Entzun
Aita egun batzuez badoa, erretirodunen sasoian, kostaldera oporretan (berak ez luke nik hemen esatea nahi, baina konfiantzazkoak zaituztet). Arrebak eta biok berera pertsianak jaitsi edo altxatzera, postontzia hustera eta, bide batez, landareak ureztatzera noiz joan behar dugun zehaztu digu. Garai batean lapurren beldur hartutako neurriak okupak etxean sar ez daitezen dira orain bere buruan. Toki guztietatik erasaten diguten iragarkiek lortu dute: beldur berria sarrarazi diote gure aitari. Oraindik ez digu alarma bat instalatzeko aipamenik egin. Pentsatzekoa da hurrengo pausoa datekeela.

Gazte jendea ere alarmak jartzen hasi omen da. Nik ez nekien, baina, antza, hipoteka kreditu bat eskatzean baldintza bat (prezio onean eskuratu nahi izanez gero behintzat) izaten ari da etxe berriari alarma sistema paratzea. Hala kontatu didan adiskidea bankuko langilearekin haserretu zen alarmarik ez jartzearen arriskuez ohartarazi nahi ziolako, kredituaren baldintzetako bat zela arintzeko.

Esan gabe doa bankuarenak direla saltzen dizkiguten alarmak. Bankuarenak ere badira okupazioa deabrutzeko notizia ustez neutralak. Beldurra gutxitan da neutrala. Beste edozein bezalako salerosgaia da. Hondorik gabeko harrobia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.