Angel Erro.
JIRA

Apustu etxea

2022ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Kriptotxanponen negozioa puskatzen hasi omen den honetan (hemen azaltzea oso luze joko luketen baina azalpenik gabe ere oso azkar ulertzen ditugun arrazoiengatik), edo seriotan auzian jartzen behintzat, dirua horren kontu lurrunkorretan xahutu eta galtzeko herabe ez denak pentsatu beharko luke apustu etxeetan inbestitzean.

Hemengoek, gure auzoetan, batez ere langile auzoetan, barra-barra agertzen hasi direnek, ez dakit hala eginen duten, baina ingelesek batez ere fama dute aski apustu xelebreak onartzen dituztelako: ea Wimbledon tenis txapelketan espontaneoren batek eginen duen biluzik zelaira jauzi. Edo halako edo horrelako aktorea Oscar sarien emanaldira modu batera ala bestera jantzita agertuko den.

Nik dakidala, oraindik ez da horrelakoetan jendea auzitegietan emanen diren epaien gaineko apustuak egiten hasi. Nik ideia hori sartuko nuke hona, nahiz eta seguru inkonstituzionaltzat jotzen duten. Dirutza egin nezake, batez ere polizia tartean den kasuetan. Nafarroako Parlamentuaren aurrean martxoaren 8an eginiko manifestazio feministaren irudiak ikusi eta nork sinetsiko luke estropezu egin eta manifestari bat gainera erori zitzaion foruzainari emanen ziola arrazoia epaile batek, emakumea erasoagatik kondenatuta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.