Angel Erro.
JIRA

Filosofoen txisteak

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Ez bakarrik Slavoj Zizek-ek, Zygmunt Bauman filosofoak ere txisteak erabiltzen zituen, bere ideiak hobeki helarazteko. Etorkizuneko lantegiarena leitu berri diot. Geroko lantegietan bi bizidun baino ez dira egonen: gizon bat eta txakur bat.Gizonaren zeregina txakurrari jaten emateaizanen da; txakurrarena, gizonak deus ukituez dezala bermatzea.

Beren filosofoa oraindik aurkitu ez duten txisteak badaude, datorrenaren arriskuaz, bizi dugunaren zentzugabeaz ohar gaitezen. Aurrekoan halako bat aditu nuen:

Fernando Amezketarrak auzoaren astoa erosi nahi du eta ehun pezeta pagatu ditu, hurrengo egunean astoaren bila etorriko dela adostuta. Goizean bila joan eta astoa ezustean hil dela esan dio auzoak, baina dirua ezin diola itzuli bezperan gastatu zuelako merkatuan. Fernandok, lasai, esan dio: «Berdin du, eramanen dut, ordaindu dut eta nirea da». Auzoak zurtuta: «Zer egin behar duzu asto hilarekin?». Fernandok: «Zozkatu». Astebetera, auzoak Fernando ikusi eta galdetu dio nola joan den zozketa. «Ederki, 500 txartel saldu ditut bi pezetatan. Zuri ordaindu ehun pezetak kenduta, 900eko irabazia». «Eta astoa irabazi duena ez da kexatu hilda dagoela ikustean?». «Bai, baina txarteleko bi pezetak itzuli, eta listo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.