Albistea entzun

JIRA

Negar

Angel Erro -

2023ko martxoak 28

Norbait gazteagoa negar egiteko puntura eraman nahi baduzu, galdetu iezaiozu nola irudikatzen duen bere erretreta (adin-soldata-zerbitzuak...). Hori bai, prest egon zaitez, zapi bat eskura, norbait helduagoak zurekin esperimentu bera egin nahiko balu. Hegoaldean behintzat negar egitea osasungarria (begietarako ona) dela erakutsi digute (sosegatu egiten da bat, eta konformatu, negar egin ondoren), eta aldi berean poliziaren negar-gasari beldurra izaten, kontra gehiegi ez egiten.

Baina ez da futurologia egin behar. Orain hamar bat egun, Bartzelonako lehen bombeta dastatzera sartu ginen tabernan oso gizon heldu batek zerbitzatu gintuen, lanean ez egoteko adinean sartuta, eta ez zirudien jabea zenik. Beldurgarria da. Baina batzuon beldurraren gainean eraikitzen dituzte beste batzuek beren lasaibideak. Ezin nuen sinetsi benetakoak zirenik Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiaren adierazpenak, esanez erretiro adina 70 urtera luzatu beharko zutela, «hori baino gutxiago ez litzateke inolaz ere aski». Negar ala irri?

Frantzian, antza, Macron nagusitu da, modu autoritarioan jokatuta, aditzera emanez kosta ahala kosta, demokrazia behar bezala estututa, ekinen diotela. Horrek bi aldiz negargarri egiten du kontua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...