Albistea entzun

JIRA

Grafikoak (I)

Angel Erro -

2023ko apirilak 1

Bihotza urratzen dute Ipar Euskal Herrian euskararen ezagutzaren datuak jasotzen dituzten grafikoek. Apaldu dute Hego Euskal Herriaren gorakada apalak eragin zuen kontentua. Grafikoek adierazten eta irudietaratzen dituzten datuei erreparatu beharrean, ni grafikoei begira-begira egon natzaie.

Liluragarriak dira grafikoak. Hain gaur egungoak. Gauzak argiago izan ditzagun egiten ditugu. Ustez eta kontzientzia errazago izanen dugula. Ematen du neurri batean konponbidearen parte omen direla grafikoak, eta egiazki ezer konponduko bada gaizki zer egiten ari garen jakitea, arazoaren diagnostikoa, behar-beharrezkoa da. Datuak eta metadatuak. Analisiak eta analistak. Grafikoak egin beharreko lan horren guztiaren azala dira, baina ez azalpena.

Nago askotan ditugun eta ezin hobeki ezagutzen ditugun arazoen milimetrizazio horrek efektu geldiarazleak izan ditzakeela. Euskal Herriko hainbat tokitan mendeetan zehar eman den euskararen ahultze eta atzeratzeak ez du orain arte grafikorik izan. Sen hutsez jakin badakigu zer eta non gertatzen ari den. Egoerari buelta nola eman ere sen hutsez badakigu horren kezka dugunok. Nor konbentzitzeko behar genituzke grafikook? Gaixoak gu geure burua balitz grafikoen bidez mugiarazi beharrekoa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...