Albistea entzun

JIRA

Tsunamia

Angel Erro -

2023ko ekainak 6

Zer egin, zer pentsatu, gehienbat hipokritatzat jo duzun jarrera edo ekintza bat bat-batean desagertzen denean? Uzten duen hutsunea beti da parte onekoa? Hurren datorrena guk nahitako egoeratik hurbilago dago beti? Zurikeriak duen izen txarrak baietz pentsatzera garamatza. Baina...

Tsunami batek kosta jo aurretik itsasoa erretiratzen omen da, halako itsasbehera batean, ohikoak baino sakonagoa eta azkarragoa. Baliteke ondoan dagoena, adi ez badago, gertakariaz ez ohartzea. Halako zerbaitetan pentsatu dut hainbat txiolariri, sareko itsasaldiei nik baino erneago kontua hartzen dietenei, irakurri diedanean aurten konpainia askok ez dutela, ekaina hastearekin batera, beste urte batzuetan bezala, beren logoa ortzadarreko koloredun bertsioaz aldatu. Harrotasunaren egunak, aurreko aste osoa kolonizatu ondoren, hilabete osoa hartua zuen LGTBI+ kolektiboaren ospakizun eta aldarrikapenak zabaltzeko.

Enpresa handien logo aldaketak zekarren pinkwashing-a (hots, gayfriendly agertuta beren irudia hobetu nahia) salatzen zen. Agian sintoma besterik ez zen. Oraingoa, eskuineko talde gero eta harrotuagoen boikotaren beldur gero eta korporazio gutxiagok hartzea queer jendearen bandera, beste sintoma bat den bezala. Puskaz okerragoa.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...