Uda honetan Valentziako Albuferan lagun bati entzun nion aurten ezzegoela ia zomorrorik. Gure amatxi ere azken urteetan tarteka kezkatzen zen ez zegoelako eulirik. Gogaitzen gaituena ere faltetsi dezakegu. Hirietako txorien populazioa zenbat jaitsi den kontuan hartuta (hegazti espezieen %48 ari dira jaisten) kontrakoaz kexatu beharko genuke.
Jende gehienari gaitz-erdi zaio galera hori. Gure erosotasunaren truke ordaindu beharrekoa. Edo, horretara serio jarritakoan, benetan premiazkoa denean, beste irtenbiderik ez dugunean, eten ahal izanen dugun arazo atzeragarria. Larritasun klimatikoarekin bezala. Biek badute, gainera,elkarrekin asko. Kausa non amaitzen den eta ondorioa non hasten den ezin zehaztu.
Nazioarteko botanikari talde batek munduko lorerik handiena (rafflesia) suntsipenetik salbatzeko deia egin du. Harrapakariengandik libratzeko ez dio balio darion haragi ustelaren kiratsak, hilotz lorea deituraz ere ezaguna izatera daramanak. Hor badago metafora bat-edo. Dena den, poetiko jarri nahi gabe, desagertzen den espezie bakoitzak berarekin darama metafora bat-edo. Munduko ugaztunetako %4 baino ez dira animalia basatiak. Kopuru horretatik (basati zer den) kanpoan utzi dituzte gizakiak (%36).

JIRA
Espezieen suntsipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu