Angel Erro.
JIRA

Revival

2020ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Harridurak gazte mantentzen gaituela dio poetak. Neure buruari galdetu diot kontrakoak ere gazte sentiarazi ahal gaituen. Harriduraren kontra doa, berez, polemika zahar bat berpiztuta ikustea, eta egunotan aspaldiko bat itzuli da, garai bateko termino berberetan, dena delako erasoa gaitzetsi edo kondenatzearen ingurukoa. Antzezlan hori lehenago ikusi dugulako sentsazioak gaztetzen ala beste belaunaldi batekotzat salatzen gaitu?

Argudioak ezagutzen ditugu; berberak dira. Gibelasmoak ere bai, hitzen bidez bestea makurraraztea. Arkaitz Rodriguezek joan den ostegunean: «Jakina den bezalaxe, ezker abertzalea ez da sekula sartu ez eta sartuko ere kondenen gurpil iruzurtian». Ostegunean ere zuzenean ikusi nuen Antonio Ferreras Mertxe Aizpuruari kondena hitza atera nahian, rechazar aditza jokatzearekin ez askietsita.

Lagun batek esan didanez, hitzok totem bilakatu eta azkenean kontu nominalista hutsa da. Hitz hau bai, bestea ez. Hiztegiak zer dioen. Euskaraz bai, erdaraz ez (2019ko txio elebidun batean:«@ehbilduirunea-k gaitzesten ditu sareetan Enrique Mayaren eta bere familiaren kontra zabaldutako mehatxuak. @ehbilduirunea rechaza las amenazas...»). Eraso matxistak bai kondena daitezke, eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.