Angel Erro.
JIRA

Samuel euskaraz

2020ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Ez da euskaldun asko izanen zertaz ari naizen asmatuko ez duenik, ez dakienik Samuel L. Jackson aktoreak «Zoaz popatik hartzera» esanez grabatu duela bere burua. Agian baten bati eskapatuko zaio zergatik edo beste 14 hizkuntzetan gauza bera egin duela: fuck you ingelesezkoaren ordaina eman. Gauza asko esan daiteke. Adibidez, esapidea euskarara itzuli dionak bazuela «izorra hadi» literalagoa aukeratzea. Edo hizpide hartu genezake halakoak gertatzen direnean euskaldunok izaten dugun erantzun gehiegizkoa ere. Egon da Jacksoni eskerrak eman dizkionik edo Zinemaldiko Donostia sarirako proposatu duenik ere. Hiru hitz gordin horiek euskaldun askorengan eragin duten zirrarak zerbait adierazten dute argiro, ez baitut uste estatubatuarraren bideoko gainerako hizkuntzetako hiztunek hain gogo beroz jasoko zituzten aipamen laburra edo notizia bihurtuko zutenik. Lagun batek dio euskaldunok dugun kariño falta salatzen duela honek, aitortza edo goraipamena (are euskararen salbabidearen arrastoa) ikusi nahi dugulako seguruenik kasualitatea edo bitxitasun nahia dagoen tokian. Hizkuntza zapaldu eta gutxitu batek bere patua aldaraziko badu, ikasi beharko genuke halakoaez balitz bezala jokatzen munduaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.