Angel Erro.
JIRA

Taldeko astuna

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Ni naiz Whatsappeko taldean idatzi eta inork erantzuten ez dion astun hori. Badakit hortik ondorio bat atera beharko nukeela, (zuentzat dagoeneko) agerikoa. Baina ez dut eskarmentatzen. Beti uste dut nire ustea egoki datorrela(hemen egunero idazteak gaizki ohitu nau). Onenean, norbaitek egiten du hitz beste. Beste batzuetan isiltasun burrunbatsua sortzen da, zenbait egunez iraun dezakeena.

Mendeku bat bururatu zait. Euskaraldian egin beharrekoari buruzko nire iritzia bota ondorengo isilaldia luzeagotu baino lehen, 24 ordutara, taldean idatzi dut: «Atzera egiten dut atzo esandakoan, zuetako batekin pribatuan aritu ondoren; ez nuen inor mindu nahi». Hortik gutxira urdin markak adierazi du denok irakurria dutela. Inork ezdu txintik atera, baina oraingoa dibertitu nauen isiltasuna izan da, aurrekoez oso bestelakoa. Susmo eta aieruez josia irudikatu dut, nork zer esanen zuen. Ez dut asmatu, baina, nork idatziko zuen lehenik, balizko giro txarra uxatzeko moduko tonuan. Bigarrenak heldu dio nik Euskaraldiaz nioenari adostasuna adieraziz. Guztiek berdin eginen balute (disidentea aurkitu nahian) are dibertigarriagoa litzateke.

Mezuen zain nago, pozik talde hau azkenik lortu dudalako desaktibatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.