Angel Erro.
JIRA

Iritzia

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Norenak izaten dira etengabe emititzen ibiltzen garen iritziak? Errepikagailuak gara gehien-gehienok edo gehien-gehienetan. Uste dut inon irakurri dudala, Albert Einsteinek esanda, bakanak direla bizialdi osoan ideia original bat edo gehienez bi izaten dituztenak. Iritzia izeneko sail batean idazten dugunok onartu beharreko errealitate etsigarria da. Zer eginen zaio. Gehienetan ez gara ohartzen, baina hobe dugu guztiz ez ahanztea. Beste norbaitengan errazagoa da identifikatzea.

Atzo, aitari aditu nion berea ematen ez zuen iritzia. Aski ezagutzen dut jabetzeko noiz ari den kalean entzundako zerbait errepikatzen. Iritzi arinki islamofoboa zen. Kontra egin diot, jakina, seguruenik beste noizbait erabilita entzundako edo irakurritako argudioekin. Uste dut konbentzitu dudala eta espero dut Manolo bere lagunari (sinetsita nago bereak zirela iruzkin arrazista xamar horiek) errepikatuko diola solasgaia berriz ateratzen badio.

Kasuaren bakantasunak begietaratu dit nola funtzionatzen duen iritziaren merkatuak. Hobe dugu guztiz ez ahanztea. Gure iritziak tarteka auzitan jarrita, esaterako. Saltzen dizkiguten pack ideologiko osoak, hain aplikatzen errazak, tarteka deskonektatu, zorabioak hartzen gaituen arte behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.