Angel Erro.
JIRA

Eraztuna

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Psikologia eskola praktikoa hartzen ari naiz. Orain hamar bat egun, Mediterraneoko hondartza batean, eraztuna galdu nuen. Ez zen bereziki baliotsua, baina balio sentimentala zuela esateko tentatuta egon ninteke. Hori baino gehiago, zehatzagoa izan nahiko banu, ezusteko menpekotasuna nuen harekiko. Haren falta nabarmenagoa egiten zait bera inoiz eraman izana baino. Eraztuna jantzita ahaztu egiten zitzaidan eskuin eskuko hatz luzean neramala. Orain hura gabe aldiro etortzen zait akordura, non utzi ote dudan galdera inkontzientea piztuta. Aldiro kontsolatu behar dut neure burua galdu izanaz, berez bereziki baliotsua izan ez arren eta balio sentimental eskasa izanagatik. Dolu terminoetan baino ezin dut prozesua asimilatu. Hau idaztea bera ere galera onartzearen bidean etapa dela ulertzen dut.

Faltan dugunak edo ez dagoenak hobekien betetzen edo zehazkien definitzen gaituela sinesteko programatuta gaude. Twitterren jarraitzen dudan lagun batek bertatik ezabatzen dituen esaldiek bere biografia osatzen dutela idatzi berri du (agian dagoeneko ezabatuko zuenez, ez dut nor den aipatuko). Horregatik agian hainbeste nafarroako erresuma, hainbeste basque naming, hainbeste elkano, hainbeste nun hago zer larretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.