Angel Erro.
JIRA

Itzulia

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Ez diet kirol (eta kirolari) guztiei arreta berdina eskaintzen. Ziklismoak, esaterako, ez nau bereziki erakartzen. Doi-doi jakin dut Espainiako Vuelta egunotan dela, eta Euskal Herria, hego eta ipar, zeharkatzen ari dela, batez ere kirol orrialdeetatik politikoetara jauzi egin duelako: zenbat diru jarri ote duen Bilboko udalak, espainiartasunaren hegemonia politikoaren adibide ibiltaria ote den, euskal ikurrak kalera ateratzeko deialdia... Azken honek eman dit atentzioa. Deialdi horrek eragiten ote didan hausnartzeko parada eman dit.

Ziklismoan interes txikiena ere ez duen batek ere atera beharko luke ikurrina kalera? Espainiako telebistak atzeman ahal izateko puntu batera joan, etaparen ibilbidean, lehen lerroan kokatu? Hala eginen balu, nire ustez, Vueltari (edo ziklismoari, edo espainiartasunari) bere bizitzan berez ematen edo eman nahi ez dion zentraltasuna ari litzaioke eskaintzen. Horregatik, nik beste dei bat eginen dut, ziklismoan interes berezirik ez duen baina euskal nazioan sinesten dutenei zuzenduta. Bueno, igual ez. Egin dezala bakoitzak nahi duena. Baita lasterketaren helmuga edo abiapuntura joatea ere hiru koloredun bandera astintzera, horrek libreagoa eginen gaituen itxaropenaz beteta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.